2007-05-16

Euskara eta jolasa

Jolasak hizkuntza ere bultzatzen du.
Jolasen bidez era aske batean ikasten du bere hizkuntza, gure kasuan euskara.

Umeak motibazio bat izaten du joalsak egiteko garaian, ongi pasatzen duelako eta askotan hori aprobetxatzen dugulako hizkuntza bat ezagutu eta bere erabilera sustatzeko.
Hori asko gertatzen da, aisialdiko ekintzak egiten direnean. Askok helburu bezela euskararen erabilera izaten dute hori.

Euskal jolasak erakutsiko dizkiegu, ezagutza bat lortzeko, beraientzat oharkabean izaten dena eta honekin beraien egunerokotasunera aplikatu eta hizkuntza horren erabilera egingo dute.

Metodo hau askotan erabiltzen da hezkuntza mailan, hizkuntza ezberdinak ikasteko.
Haurrei oso zaila egten zaie hizkuntzak ikastea edota ezagutzea ere, eta modu honetan hizkuntzaren modu ez formala irakatsiko diegu inkonszienteki. Erabiltzen hastean landuko da gramatika maila.

Jolasaren garrantzia



Haurraren hezkuntzan jolasek paper garrantzitsua dute, atal ezberdinak garatu ditzakeelako, haur hezkuntzan irakasten den gehiena, guztia ez esateagatik, jolasen bidez ematen da.

Jolas ezberdinak daude haurrekin jolasteko, hauen bidez, gauza ezberdinak transmititu ditzakegu. Egia da jolasen bidez hizkuntza transmititu daitekeela naiz eta gu jolasten ari garen bitartean horretaz ez konturatu, berdina gertatzen da kulturarekin.

Jolasten ari garen bitartean, hizkuntza lantzen da eta erabiltzen den hizkuntza horren kontzeptuak barneratzen ditu era inkontzientean.

Kulturan ere eragin izugarria dutela uste dut. Gure aiton-amonek jolasten zituzten jolasak berriz plazara eramaten saiatu egin beharko genituzke, hauek euskal jolasak deiturikoak dira. Hauek hizkuntza transmititzen dute eta baita gure kultura ere eta hori mantendu beharko litzatekeela iruditzen zait.

Haurraren hezkuntzarentzat ere garrantzizkoak direla esango nuke, erabiltzen den jolasaren arabera hezkuntza bat edo beste jasoko duelako.

Honek eragina izango du gizartearen aurrean edukiko duen jarrerarentzat. Hau ere eskolan lantzen da, lehen esan bezala hezkuntza jolasen bidez ematen delako bertan.

Konklusio moduan eta nire iritziz umeek euskaraz jolasten ikasten badute eta euskarazko jolasak erakusten badiegu, gure hizkuntza, hau da euskara, barneratu eta dibertsioa euskarazko jolasekin lotuko dute erdarazko erregistroak erabiltzera bultzatu gabe.