2007-06-10

Teknologien eragina




Argi dago bizi garen garai hauetan, teknologia berriak guztiz inbaditu gaituztela,etxetik atera eta edozein leku edo txokotan hauen presentzia nabaria dela, ongizate deritzoten gizarte honetan, teknologia berriek dena automatizatu eta bizitza erraxagoa egingo digutela ulertarazi nahi digute.

Egia da bai, azken aurrerakuntzekin bizitza zeharo aldatu dela, baino jolasen arl
oan, umeek lehengo jolasek eskaintzen zuten ezagupenez aparte, elkarbizitzarako eta beraien inguruko lagunen laguntasuna jasotzen zuten, orain ordea, play station-arekin aritzen dira eta mundu aparte batean daudela iruditzen du, play station adibide soila izan da, edozein makinek balio dute gaur egungo mutikoak erakartzeko.

Ikastoletan lan izugarria egin behar dela uste dut, umeak azken teknologia berriekin erakarpen handia dutela argi dago, baino betiko joko eta jolasei uko ez egitea lortu behar dugu, lehen esan bezala, ezagupenez aparte beste balore batzuk ere eskaintzen baitute, beraz, telebistan, ordenadore aurrean eta makinekin ordu mordoa igarotzen duten gaztetxoei beste joko eta aisialdi motak daudela irakatsi behar zaiela uste dut.

2007-06-07

Merkatu sortuta

Testuak esaten duen bezala, jolas eta jostailuak kontsumorako produktuak dira gaur egun.
Jolasak aisiarako eta jostailuak erosi egiten dira jolastu ahal izateko.
Nire ustetan hau gelditu egin beharko genuke, ez dira produktuak, hori ez gertatzeko irtenbideak baizik.
Lehen ez zegoen
dirurik eta jostailuak sortzen ziren. Bai txapak, sokak eta beste gauza asko ere.
Jolasak berriz, kalean jolasten zuten auzoko guztiek eta ez zen ezer ere ez gertatzen horregatik. Jolasak beraiek asmatzen zituzten.
Gaur egun, gizartearen eraginagatik jostailuak erosi egiten dira eta umeak jolasteko aisialdirako talde batera eramaten dugu.
Hori guztia gastu bat da gaur egun.

Orain gurasoek ez dute denbora asko beraiekin jolasten jarri beharrean, erositako jostailu bat eman eta beste gauzak egiten egoten dira.
Arratsaldetan ere, umeak eskolatik atera eta parkean geroz eta gutxiago garatzen dira baina geratzen direnak ere ez dute jolasak erabiltzen denbora horretan. Beraien jolasak jostailu batekin lotuta doaz.
Udaran ere udalekuetara bidaltzen dituzte eta bertan ere diru gastua dago.
Geroz eta jende gehiagok bidaltzen du semea udalekuetara baina bertan gutxienez jolasak egiten dituzte eta baliabideak lortzen dituzte beraien denbora librean erabiltzeko.
Hemen lortzen dutena, gero puskatu egiten da jostailuak erosten badizkiegu eta kontsumo gehiago egiten badugu gure seme-alaben ongizaterako.
Ez dut uste guztiz ona denik beraientzat, guk kontsumo hori egitea
.

Liburuak




Jolasetaz hitz egiten dugunean, beti pentsatzen dugu, fisikoa den zerbaitetan baina ez da hori soilik.
Aisialdian gauza asko egin daitezke eta ez dira denak jolas fisikoak izan behar, badaude beste gauza asko ere jolasak izan daitezkeenak eta fisikoak ez direnak.
Haurrentzat adibidez, margotzea jolastea da eta baita liburuak
irakurtzea ere.
Egiten den mailaren arabera jolas bezala hartu daiteke edo ez.
Haurrei normalki gehiena jolas moduan egiten zaie beraien interesa mantentzeko eta bere garpenean laguntzen diotelako.

Askok liburuak irakurtzea ez dute jolas bezala ikusten, baino jolasak ez dira soilik fisikoak edo bideojokoak. Jolas kontzeptua gauza askori jarri diezaiokegu, umeak goxotasun batekin hartzen dituen liburuak ematen dizkiogunean, berak beretzako momentu lasai hori hartzen du eta jolas bezala hartzen du horren irakurketa, nahiz eta marrazkiak begiratzeko izan eta beraien imajinazioa eta arlo espaziala garatu. Horretan laguntzen dio liburuak umeari eta gainera jolas moduan egiten badugu eta beraien gustuak errespetatuz askoz gogo gehiagorekin egingo dute ekintza hau. Beraiek ez badakite irakurtzen, heldu batek irakurriko dio, berak marrazkiak ikusiko ditu.
Gainera geroz eta gehiago erabiltzen da irakurketa jolas moduan eta gauza gehiago prestatzen dira haurrentzat, marrazki gehiagorekin, beraiek hori ikusten dutelako, eta ordenagailurako jolasetan irakurketa sartzen hasi dira.



KANPO EKINTZAK

Eskolan ekintza asko egiten dituzte haurrek baina gaur egun eskolatik atera eta ekintza ugari egiten dituzte.
Askok bere gustuko ekintzak egiten dituzte, musika, futbola, dantza, ludoteka… baina beste askori aukeratzeko aukera ez zaie ematen eta gurasoek libre ez daudenez eskola
kanpoko ekintzetan apuntatzen dituzte.
Ongi dago umeak ekintza ezberdinak egitea baina hauek ere denbora librea behar dute nahi dutena egiteko eta baita gurasoen beharra dute.
Udara iristen denean, hemendik gutxira gertatuko dena, umeak estola bukatu eta udalekuetan egoten dira.
Hemen ekintza ezberdinak burutzen dituzte eta jolas asko burutzen dituzte.
Udalekuak aisialdi taldeak eta udaletxeak antolatzen dituzte eta umeak aisialdi horietan ondo pasatzea dute helburu nagusia.
Gehienak euskaraz izaten dira eta ekintza ezberdinez daude osaturik, umeak ongi pasatzeko eta udara dibertigarri bat izan ditzaten.
Hauetako batena egongo naiz ni aurten eta esan beharra daukat prestatzea zaila den arren, umeetan pentsatzen egiten dela guztia.
Badago ume asko udara guztia udalekuetan pasatzen duena eta hori ere ez zait justua iruditzen
Askok gurasoekin egoteko gogoa eta beharra izaten dute baina hauek lan egin behar dutenez hona eramaten dituzte.
Hori gertatzekotan beste udako ekintzetara eramatea gomendatzen dut, udan ekintza ugari egoten direlako,
egitasmoak dira:



  • Kanpaldia: naturarekin kontaktuan egiten da 6 urtetik gorako umeentzat eta kanpin dendetan egiten da lo.
  • Ibilaldia: oinez edo bizikletan egiten da eta 10 egunekoa izaten da normalki 6-12 urteko umeentzat.
  • Udaleku itxiak: aterpetxe btean egiten da eta 10-15 egunetakoa da eta 6-12 urtekoentzat.
  • Udaleku irekiak: Herrian bertan egiten dira, hilabete osoak izaten dira eta soilik goizez. 3-12urte bitartekoentzat eginak dira.
  • Egonaldiak: Ekintza ezberdinak burutzen dira bertan eta nerabe eta gazteentzat dira.
  • Auzolandegiak: boluntario bezela ibiltzen da bertan eta egun osoan zehar egiten da nerabe eta gazteentzat.
  • Elkartrukeak: Inguru kultural ezberdinak ezagutzeko eginak.
Hauetan haurrak erlazio berriak eraikiko ditu, inguruneak ezagutu, baloreak ikasiko ditu eta ohikoak ez diren ekintzak egingo ditu.
Hau ikusita, udara guztia udaleku irekietan egon beharrean beste egitasmo batzuk probatzea gomendatzen dut, umeentzat ongarria izango delakoan. Ekintza ezberdinak egitea baliagarria da umeentzat.

HEZITZAILEEN PAPERA

Irakasle askok ez dute bere burua hezitzailetzat jotzen eta egia esan, batzuk ez dute paper hori betetzen.
Haurrak momentu guztian daude hezitzen eta nahiz eta gauza beratzat hartu, hezitzaile eta irakaslea, ez da kasu guztietan erabiltzen.

Hezitzaile hitza erabiltzen dugu gehien bat eskolaz kanpoko ekintzetarako.
Hezitzaileak beti izan behar du kontutan umearentzat erreferentzia hutsa dela eta beragandik ikasten dituztela gauza asko.
Hizkuntza mailan adibidez, euskara bultzatzen beti egingo zaio euskaraz eta jolasen bidez egin daiteke.
Jolasak azaltzen zaizkionean oso motel egingo zaie beraiek ekintza ondo ulertzeko, azalpena euskaraz emango zaie eta behin eta berriro emango zaie azalpen hori.
Hori egindakoan hezitzaileak jolasean jolastea gomendatzen dut, horrela beraiek, haurrak, jolastera bultzatuko duzu eta hori umeei transmititu behar zaie, baztertzen bazara beraiek ere ez dute jolastu nahiko.
Denbora librean jolasten dutenean ere beti egongo dira begira ea liskar bat gertatzen den eta horretan ere lagundu behar dute. Kasu honetan, beraien artean konpontzen duten ikusi eta horrela ez bada sartuko lirateke hori konpontzen laguntzera baina inoiz ez litzaioke arrazoia inori emango, ez baitakizu arazoa zergatik hasi den.
Hezkidetza ere bultzatuko zen ere, neskak futbolean jolastu nahi badu edo mutil batek goman, eta ez diote uzten sexu kontua dela eta, arazoa galdetu eta hezitzailea sartuko zen jolastera beraiekin eta horrela ume horiek jolas horietan jolastera sartuko lituzke.
Hezitzailearen papera ez da erraza, erreferentzi puntu bat baita umeentzat eta beti beraiengan pentsatu behar da, ezin duzu zuretan pentsatu gauzak egiterako garaian.

SEXU EZBERDINTASUNAK

Jolasetan ez da sexu ezberdintasunik ematen baina ezberdintasun hori ematen dutenak jolasten dutenak dira eta baita gaur egungo gizarteak ere.
Gizarteak eragina dauka guzti honetan, honek eragina duelako gizakiongan, eta hau transmisio dela eta pasatzen dugu gure ondorengoei.


Hasteko, koloreekin bereizketak egiten hasten gara, arrosa neskentzat eta urdina
Gero,
jolas sexistetara ez jolastea, neskak goma eta soka saltoan eta mutilak futbol eta saskibaloian. Hau gaur egun, aldatzen ari dela esan genezake baina ez zait egokia iruditzen ezberdintasun horiek egin behar direnik, denak egin ahal dezakegulako besteen haina nahiz eta sexu ezberdinekoak izan. Hori aldatzen doan bezala, umeei hori ez diegula transmititu behar iruditzen zait, aldatzen joan behar duelako eta beraiek ere guztiarekin eta guztiekin jolastu ahal duelako.
Jostailuekin ere berdin geratzen da eta ez dut ulertzen, mutil batek panpinekin jolastea gaizki ikusita dago baina baloi batekin ari bada, indartsua da.
Jolasen bidez hori ekiditen saiatzen ari dira eta hezkidetza bultzatzen duten jolasak erabiliz, horretarako sexu guztiek jolas guztietara jolasten dira eta horrela behin probatuta eta guztiak denetara jolastuta, bakoitzak jolas librean nahi duenera jolastuko da. Gehienetan, betiko jolasetara jolastuko dira baina azkeneko aldian jolas ezberdinak ikasten dituztenez, jolas berriak erabiltzen dituzte edo bestela guztiak batera jolasten dira.
Umea den bezala izaten utzi behar dugu eta berak aukera dezan, panpinekin jolastu nahi badu utzi egin beharko genioke eta berak bere izateko era egiten utzi, horrek ere eragina duelako bere garapenean.




MUSIKA

Musika eta jolasak bat eginda etortzen zaizkio umeari. Jolas guztiek dute abesti eta letra baten bat.
Txikitatik hasten dira
musikarekin kontaktu zuzena izaten. Hasiera batetan tripan daudenean musika jartzea ona dela esaten dute. Jaiotakoan ere musika jartzeak umea lasaitzen du eta geroz eta gehiago dira musikoterapia erabiltzen dutenak.
Musikoterapiak, eragina dauka umeen garatzeko eta ikasteko prozesuetan. Ume ezinduekin erabiltzen da aurrerapenak egiteko eta gehien bat beraien hezkuntzan aurrerapenak izateko, beraiek beraien kabuz sentimendu, nahiak adierazteko, modu batetan bere barruak asetzeko.
Musika bidez gauzak adierazten dira, eta horregatik umeei honen erabilera edo honen ezagupena ematen zaie txikitatik, hasieran entzuten eta gero hitz egiten ikasten dutenean, jolasen abestiekin eta abar.
Musika lau urterekin hasten dira eskolan esperimentatzen ikasgai bezala baina kontziente ez dira lehenago ere erabilera hori egiten dutela pailazoen abesti bat ikastean edo jolas baterako abestiak ikastean, soka saltokoak, olerkiak abestean, eskolan gaiarekin zerikusia duten abestiak…gauza asko dira musikarekin erlazionatuta eta konturatu gabe inguratzen gaituena.

JOLAS KOOPERATIBOAK

Hau ez da jolas mota bat, jolasteko modu, ezaugarri bat baizik.
Honen bidez talde lana bultzatzen da eta guztien parte hartzea.
Inor ez da baztertuta sentituko, ez dute gaizki egitearen sentsazioa izango eta hori bultzatzen da
jolas kooperatiboekin.
Jolasak horrela egitean, ez da inor jokotik kanpo geratuko eta guztiak jarraituko dute jolasten.
Hau jolas guztietan aplika daiteke. Oso egokia izaten da, parte hartzea bultzatzen delako eta denak aktibo sentitzeko jolasten ari diren bitartean. Inork ez du maila bat izango jolasetan.
Integratzailea da era kooperatiboan egitea, inor ez denez eliminatzen, guztiak jarraitzen dute jolasean integratuta eta beraien artean ere egiten dituzten burlak ekiditen ditugu, adin batzuetan haserraldiak asko baitira eta min egin dezakete hauek.
Hauen egiten den jolasetan haurrak motibatuagoak egiten dira badakitelako, ez direla eliminatuak izango eta konpetibitatea ere ez da horrenbestekoa, berdin duelako nork irabazi edo galdu, garrantzitsuena jolastea eta parte hartzea da.

JOLAS SINBOLIKOA

Haur hezkuntzan hau asko ikusten da.
Bakoitzak imitazio bidez bere mundua osatzen du eta bere errealitate eta pertsona osatzen du honen bidez.
Hau bi urterekin hasten da, gauzak deitzeko garaian, hauek imitatzen dituelako eta sei urte arte garatzen da, jolasten daudenean paper ezberdinak hartzen baitituzte.
Hau asko gertatzen da jolas ez gidatuetan. Beraiek asmatzen dituzte pertsonaiak, zerbait janzten dute pertsonifikatzeko eta paper hori imitatzen dute.
Honek bere ingurukoa eta gustuak, ezagutzak ateratzera bultzatzen du umea. Jolas hauen bidez, imitatzen ari den horren ezaugarriak hartzen ditu umeak eta gauza berriak ikasten ditu honekin ere. Ezaugarri ezberdinak baitira, imitazio guztietakoak. Honen bidez, bere sentimenduak ere azaltzen ditu.
Ikasteko garaian ere, ez da ikasketa zuzena izaten baina modu natural batetan hizkuntza maila zabaltzen du, berak imitatzen duen horren rola hartzen duenean, horren hitz egiteko era ere erabiltzen duelako.
Hau psikomotrizitate gelari eta gelan egoten den sukalde txokoari lotuta dago. Hemen umeak libreki jolasten ari baitira eta jolas ez gidatua ematean ez dakitenez zer egin, pertsonai baten izaera hartzen dute gehienek.
Gehienetan, gertuko pertsonen rolak hartzen dituzte, ama, aita, umea,baina telebistak ere eragina dauka honetan, bertan ikusten dituzten marrazkietako heroiak.

Kreatibitatea

Jolas kreatiboak adierazteko modu bat dira.
Bakoitzak bere ideiak eta interesak adierazteko dira eta esperientzia gehiago izateko dela dio testuak.
Nik ez dut uste horrela denik guztiz, egia da bere interes eta ideiak adierazten dituela baina esperientziak adierazteko ez dut uste balio duenik.
Esperientziak beste modu batez adierazten dituzte, hitz egiten dutenean, margotzen dutenean, baina ez jolasten zerbait eratzen edo imitatzen.
Jolas hauek, normalki, psikomotrizitate gelan egiten dira gehien bat eskoletan.
Hemen umeak askatasuna duelako nahi duena egin eta sortzeko bertan dagoen materialarekin.
Bertan, material ezberdina ematen zaio eta beraiek ikusitakoaz edo ideiez imitazioak egiten dituzte edo baita sinbolizazio batzuk.
Jolas sinbolikoak erabiltzen dituzte gehien bat jolasteko askatasuna dutenean eta ongi dago beraien kabuz uztea baina ez guztiz ere.
Ez zait egokia iruditzen, saio hau iristen denean irakaslea gelaren izkin batean gelditu eta beraiekin parte ez hartzea.
Egia da askatasuna utzi behar zaiela eta ezin duzula bera gauzak egitera gidatu baina bere ideiekin ere jolas dezake baita lagundu ere. Hauek egokiak dira bai ezindu eta ume guztientzat. Ezinduei asko laguntzen diote bere garapena aurrera eramaten.

Nik kreatibitate hau gelan sartuko nuke. Gelan, saioa programatuta dago eta umeari ez zaio askatasunik uzten ariketak egiteko garaian.
Txokoetan banatzen dira eta bakoitzean badute zeregina, sukalde txokoan izan ezik.
Liburutegian, gaiari buruzko fitxak betetzen dituzte. Jolas txokoan, beraiek aukeratutako jolasa erabiltzen dute eta margotegian, fitxak egiten dituzte marrazketa lantzeko.
Nik margotegian marrazki librea utziko nieke, horrela beraiek nahi dutena adierazteko askatasuna emango diegu, sentimenduak, espresioak…
Hau guztia ezin dugu ebaluatu beste guztia egiten den bezala.
Umeak bere barrukoa adierazten du honetan.
Ezin dugu bere erabakia edo ideia ebaluatu, berea delako et horrekin min egingo diogulako. Laguntza eman daiteke baina ez ebaluaketa edo konparaketa bat, bere adierazteko modu bat baita.








Jostailu-jolas motak

Jolasek garrantzi handia dute umearen garapenean.
Jolasak eta jostailuak erabiltzen dira haurren garapenerako, jostailua jolasaren oinarrizko laguntzailea baita.
Bi hauek sailkapen bat dute, adina eta ezaugarrien arabera.
Jostailuak aukeratzeko garaian kontutan izan behar dira baita umearen ahalmena ere.

Askok adina begiratzen dute eta uste dute umeak jostailu hori erabili dezakeela baina gero nahiz eta ezarritako adinaren barnean egon ez du ahalmena hori, burutzeko, aurrera eramateko.
Hau da ezaugarririk garrantzitsuena eta askok garrantzirik ematen ez diotena.
Jostailuak adin tarte bat ekartzen dute eta horri kasu egin behar zaio, nahiz eta askok hori begiratu beharrean umearen gustukoa den edo ez begiratzen duten. Hori ez da batere egokia ume horrentzat, bere ahalmenak alde batera uzten ditugulako eta ume horren garapenean salto ikaragarriak egiten ditugulako.
Jostailuak adinaren arabera banatzen dira eta baita ezaugarri batzuek jarraituta adin bakoitzerako.

Adin bakoitzean gai izango dira mota bateko jolasak egiteko eta bere garapenaren arabera besteak egiteko gai izango da.
Jostailuen banaketa mota, ariketa jolasak, jolas sinbolikoak, eraikuntza jolasak et arau jolasak dira.
Hauen aukeraketa horrela egin beharko litzateke.
Jolasak ere sailkapen bat dute motaren arabera eta adina ere kokatzen da.
Ez litzateke egokia izango hiru urteko ume bati zazpi urteko batek egiten duena ezartzea, lehen esan dugun bezala garatzen utzi behar ditugu presarik gabe.
Jolasak banaketa bat dute hauen motaren arabera. Animazio jolasak, sokasaltokoak, trebetasun jolasak, astoka,korrika, harrapaketa, esku jolasak, baloi jolasak, gomakoak, lerrokakoak, txingoka, korru jolasak, igarkizun jolasak eta zozketarakoak dira hauek.

Sailkapen hau oso handia da eta guztiak ezin ditugu adin guztietan erabili eta ezta momentu guztietan ere.
Daukagun taldearen arabera, eta beraien nahien arabera egin beharko da hauen hautaketa.
Jostailu eta jolasak sailkatuta ematen dira eta hauek ere erosteko eta jolasteko garaian erraztasun handiagoak ematen digute.
Hau horrela ematea egokia da erraztasuna emateko eta gida bat ematen dizulako zer erosi edo landu ahal izateko.
Sailkapen hauek ez dira soilik eskolarako egokiak, gurasoentzat ere egokiak dira.
Jostailuak erosteko zertan fijatu behar duen esaten zio eta zer mota dituen azaltzen zaiolako.
Jolasak erabiltzeko ere, berak ezagutzeko aukera ematen diote.
Askok ez dituzte ezagutzen eta ikastaroak ematen dira jolasak ikasteko eta baita aholkuak erosterako garaian erabiltzeko, lehen esan bezala.
Sailkapenak erraztasuna emango digute guztioi eta haurrentzat ere aberasgarria izango da honen garapenari begira.

2007-05-16

Euskara eta jolasa

Jolasak hizkuntza ere bultzatzen du.
Jolasen bidez era aske batean ikasten du bere hizkuntza, gure kasuan euskara.

Umeak motibazio bat izaten du joalsak egiteko garaian, ongi pasatzen duelako eta askotan hori aprobetxatzen dugulako hizkuntza bat ezagutu eta bere erabilera sustatzeko.
Hori asko gertatzen da, aisialdiko ekintzak egiten direnean. Askok helburu bezela euskararen erabilera izaten dute hori.

Euskal jolasak erakutsiko dizkiegu, ezagutza bat lortzeko, beraientzat oharkabean izaten dena eta honekin beraien egunerokotasunera aplikatu eta hizkuntza horren erabilera egingo dute.

Metodo hau askotan erabiltzen da hezkuntza mailan, hizkuntza ezberdinak ikasteko.
Haurrei oso zaila egten zaie hizkuntzak ikastea edota ezagutzea ere, eta modu honetan hizkuntzaren modu ez formala irakatsiko diegu inkonszienteki. Erabiltzen hastean landuko da gramatika maila.

Jolasaren garrantzia



Haurraren hezkuntzan jolasek paper garrantzitsua dute, atal ezberdinak garatu ditzakeelako, haur hezkuntzan irakasten den gehiena, guztia ez esateagatik, jolasen bidez ematen da.

Jolas ezberdinak daude haurrekin jolasteko, hauen bidez, gauza ezberdinak transmititu ditzakegu. Egia da jolasen bidez hizkuntza transmititu daitekeela naiz eta gu jolasten ari garen bitartean horretaz ez konturatu, berdina gertatzen da kulturarekin.

Jolasten ari garen bitartean, hizkuntza lantzen da eta erabiltzen den hizkuntza horren kontzeptuak barneratzen ditu era inkontzientean.

Kulturan ere eragin izugarria dutela uste dut. Gure aiton-amonek jolasten zituzten jolasak berriz plazara eramaten saiatu egin beharko genituzke, hauek euskal jolasak deiturikoak dira. Hauek hizkuntza transmititzen dute eta baita gure kultura ere eta hori mantendu beharko litzatekeela iruditzen zait.

Haurraren hezkuntzarentzat ere garrantzizkoak direla esango nuke, erabiltzen den jolasaren arabera hezkuntza bat edo beste jasoko duelako.

Honek eragina izango du gizartearen aurrean edukiko duen jarrerarentzat. Hau ere eskolan lantzen da, lehen esan bezala hezkuntza jolasen bidez ematen delako bertan.

Konklusio moduan eta nire iritziz umeek euskaraz jolasten ikasten badute eta euskarazko jolasak erakusten badiegu, gure hizkuntza, hau da euskara, barneratu eta dibertsioa euskarazko jolasekin lotuko dute erdarazko erregistroak erabiltzera bultzatu gabe.

2007-03-07

AURKEZPENA



Nire izena Zuriñe Osa da. 21 urte ditut eta Gipuzkoako herri txiki batean bizi naiz, Lezon.
Haur Hezkuntzako hirugarren maila ikasten ari gera eta orri hau sortu dugu ikasgai baten ondorioz.

Bisita batzuk izatea espero dut eta baita komentario baten bat nik idatzitakoari buruz.


Beste bat arte

2007-03-06

SARRERA

Kaixo!!
Blog berri bat egiten hasi gara haur hezkuntzako ikasleak. Nik aukeratutako gaia hezkuntza eta jolasak izan da blog honetan idazteko.
Blog honetan umeek jolasten duten jolasei buruz idatziko dut eta baita hezkuntzan jolasek izan eta izaten duen garrantziari buruz.
Espero dut interesgarria izatea gaia bat baino gehiagorentzat eta zuek ere parte hartzea lan interesgarri honetan.
Besterik gabe, ea bisitak egiten dituzuen.
Eskerrik asko!!