2007-06-07

Kreatibitatea

Jolas kreatiboak adierazteko modu bat dira.
Bakoitzak bere ideiak eta interesak adierazteko dira eta esperientzia gehiago izateko dela dio testuak.
Nik ez dut uste horrela denik guztiz, egia da bere interes eta ideiak adierazten dituela baina esperientziak adierazteko ez dut uste balio duenik.
Esperientziak beste modu batez adierazten dituzte, hitz egiten dutenean, margotzen dutenean, baina ez jolasten zerbait eratzen edo imitatzen.
Jolas hauek, normalki, psikomotrizitate gelan egiten dira gehien bat eskoletan.
Hemen umeak askatasuna duelako nahi duena egin eta sortzeko bertan dagoen materialarekin.
Bertan, material ezberdina ematen zaio eta beraiek ikusitakoaz edo ideiez imitazioak egiten dituzte edo baita sinbolizazio batzuk.
Jolas sinbolikoak erabiltzen dituzte gehien bat jolasteko askatasuna dutenean eta ongi dago beraien kabuz uztea baina ez guztiz ere.
Ez zait egokia iruditzen, saio hau iristen denean irakaslea gelaren izkin batean gelditu eta beraiekin parte ez hartzea.
Egia da askatasuna utzi behar zaiela eta ezin duzula bera gauzak egitera gidatu baina bere ideiekin ere jolas dezake baita lagundu ere. Hauek egokiak dira bai ezindu eta ume guztientzat. Ezinduei asko laguntzen diote bere garapena aurrera eramaten.

Nik kreatibitate hau gelan sartuko nuke. Gelan, saioa programatuta dago eta umeari ez zaio askatasunik uzten ariketak egiteko garaian.
Txokoetan banatzen dira eta bakoitzean badute zeregina, sukalde txokoan izan ezik.
Liburutegian, gaiari buruzko fitxak betetzen dituzte. Jolas txokoan, beraiek aukeratutako jolasa erabiltzen dute eta margotegian, fitxak egiten dituzte marrazketa lantzeko.
Nik margotegian marrazki librea utziko nieke, horrela beraiek nahi dutena adierazteko askatasuna emango diegu, sentimenduak, espresioak…
Hau guztia ezin dugu ebaluatu beste guztia egiten den bezala.
Umeak bere barrukoa adierazten du honetan.
Ezin dugu bere erabakia edo ideia ebaluatu, berea delako et horrekin min egingo diogulako. Laguntza eman daiteke baina ez ebaluaketa edo konparaketa bat, bere adierazteko modu bat baita.








No hay comentarios: